martes, 17 de mayo de 2016

Arropa Unitate Didaktikoa

Unitate Didaktiko honetan, haurrak,  arropak landuko dituzte. Beasaingo, La Salle ikastetxean garatuko da hain zuzen, bigarren zikloan aplikatuz, bereziki 5 urteko haurrekin. Ikasgela 8 m-ko luzera eta 7 m-ko zabalera dauka. Gela distribuzio aproposa du haurrek beraien garapena eta esperimentazioa egoki eman dezaten.Bost urteko 16 haur ditugu ikasgelan, 9 neska eta 7 mutil. Gehienetan irakasle bakarra egoten da beraiekin baina edozein bikoizketa egin behar denean edota taldea banandu egin behar denean ariketa bereziren bat egiteko, beste irakasle baten laguntza izaten dugu.
Edukiak eta helburuak:
- Norberaren gorputza aztertzea eta ezagutzea. 
-Ekimena eta gero eta autonomia handiagoa izatea eguneroko bizitzako berezko jarduerak gauzatzen.


-Ondo egindako lanari garrantzia ematea, akatsak aitortzea eta ekintzak hobetzeko zuzenketak onartzea.
-Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen-pertzepzioa garatzeko eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko. 
HELBURU ZEHATZAK:
-Ahozko adierazpenean trebatzea.
-Hiztegi berria barneratzea.
-Estereotipoak lantzea.
-Aniztasunari erreparatzea...
DENBORALIZAZIOA:
-Unitate Didaktikoaren epea hiru astekoa izango da. Egun bakoitzean ordu beteko saio bat eskainiko diogu arropen inguruan lan egiteko, jarduera batzuetan, ordu bat baino gehiago behar izango bagenu, saioa luzatuko genuke.
JARDUERAK: 
Abestiak eta kantak ,detektibe txikia,ipuinaren murala irudiekin,sexuen kontrako marrazkia.


  
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario