jueves, 17 de marzo de 2016

La construccion de un sueño Bideoaren azterketa

Bideo honetan,  irudimena eta ametsen arteko erlazioari buruzko  hitzaldi bat azaltzen zaigu.Hain zuzen ere, didaktikarekin zer ikusia duten arloak lan egiten dira, baina askotan,  garapen  psikologikoekin zer ikusia duten arloak agertzen dira.


Bideoan lehenego agertzen dena fantasia da.Fantasiak , errealitatetik aldendu egiten gaitu.Irudikapena edo imaginazioa berriz, errealitate desberdin bat sortu egiten du eta horrekin batera, experientzia berriak barneratuko dira.

Bestalde, bideoan agertzen  da :"el vertigo de la vida", hau da , es dator bakoitzaren experientziatik , horregatik inteligentzia da gure gunerik fidagarriena.

Bideoan,  fedea eta pasioaren artean  sortzen den erlazioaren emaitzak , onuragarria da edozein pertsonarentzat. Hau da, pasioa eta fedea  beldurrari aurre egiteko giltza da. Hain zuzen ere , bien arteko lotura ; edozein pertsonaren inteligentziari lagundu egiten die irakaskuntzan prozesuan.

Gogeen , "talentos dormidos" deiturikoa sortu zuen. Unamunok berriz, bakoitzaren barnean bermatzen da; gure jakin-minan.
Bestalde, Ramon y Cajalek  neuroplastizitatea eta neuroanatomiarekin zer-ikusia duen azterketa bat egin zuen eta horren ondorioz hurrengo esaldia sortu zuen :"todo ser humano puede ser escultor de su cabeza".



Azalpena bukatzeko, fedeak guregan indar  handia du, hainbesterako non  gure bizitzako beldurrei aurre egiteko pultsua edo bultzakada ematen digu.Baina , horretarako entusiasmoa beharra dugu.

DIDAKTIKA ETA BERAREN METODOLOGIA

 Didaktikan era desberdinetako metedologiak erabiltzen dira , arazo edo jarduera desberdineei aurre egin ahal izateko.Lehenik eta behin, arazoa erabaki edo aztertu behar da ; horretarako metodologia egokia erabili behar dira.Metodoa, prozesua, estrategia , baliabideak, teknikak , jarduerak etab barneratuz joango dira.

Hitzak definitzeko zenbait estrategia desberdinez baliatu ahal gara ; hala nola , argudio desberdinen bitartez testuak analizatzeko gai izango gara.
Estrategiaren aldetik , prozesuaren fase bati dagokio.Teknikari dagokionez, memnto batean erabiltzen den irakasketa-baliabidea da.Prozedura eta printzipioak berriz, aurekoekin bat dator , esate baterako, prozeduretan metodoa aplikatzeko era edo gailua da.


jueves, 3 de marzo de 2016

hazteko Haur eskola eta didaktika bat BIDEOA

Bideo honetan, Arrasateko Arizmendi ikastolako metodologia didaktikoa  azaltzen digute. Bideoan zenbait guraso, haur eta irakasle agertzten dira eskolako metodologiaren nondik norakoak azaltzen.

Lehengo eta behin , psikologiarekin zer ikusia duten arloak azaltzen dira.Psikologiaren bitartez, haurren ezugarriak eta eguneroko bizitzaren gertakizunen berri ematen digu.Horretrako psikologia empirikoaz baliatzen dira.

Bestalde, Arizmendiko ikastolan, gurasoen eta haurren elkar-kidetza sustatzen dute. Familiek laguntza behar dutelako; ez daudelako guztiz orientatuta, horretarako ikastolak lagundu behar dute.Horretarako , guraso eskolak sortu zituzten.Guraso eskolen bitartez, hezitzaileekin elkar lanegiten dute; haurrak lagundu ahal izateko.Irakasleak , gurasoei haurren berri emango die eta horrez gain, gurasoek egokitzapen aldian parte hartzeko aukera izango dute.

Eskola honetan dauden haurrak, miatxeko prest daudela antzematen da.Horretarako txokoak erabiltzen dituzte. Haur bakoitza erritmo desberdina dutenez , bakoitza nahi duten txokora joango  dira (txandak errespetatuz).Txokoen helburua hurrengoa da ; ikasten jolasteko  edo eta jolasten ikasteko.Bideoan hurrengo txokoak agertzen dira:
  • MAHAI TXOKOA(puzzleak, marrazketa librea,nor da nor...).
  • TXOKOSINBOLIKOA: haurrei asko gustatzen zaie.(medikuetara,aita-ama...).
  • DENDA TXOKOA : haurrek benetako bizikidetzak kopiatu edo imitatzen dituzten heinean , matematikak ikasten ari dira.
  • ERAIKUNTZA TXOKOA: errealitatezko bizipenak plasmatu egiten dituzte.
  • ORDENAGAILU TXOKOA: matematikak, atzerriko hikuntza etab ikasten dute.
  • ESPERIMENTAZIO TXOKOA: haurrekmotrizitate fina lantzen dute.(urarekin jolastu, esperimentazio kaxak...)

Bideoan  irakasle-ikasleen arteko harremana nolakoa den  askotan agertzen da.Irakasleentzat oinarrizkoa da , eskolako haurrekin harreman on bat edukitzea; horretarako , haurren interesetik baliatuz etabai irakaslearen interesetatik baliatuz egiten da , beti ere , haurraren erritmoa errespetatzen denean.

Nire ustez , Arrasateko eskola honetako haur , guraso zein hezitzaileek azaltzen dutena , Euskal Herriko Haur eskola guztietan egon beharko lukete. Hala nola haurrei gai bat proposatzea eta haien interesetatik abiatuta jarduera hori martxa hartzea, edo gurasoen elkar-lana eskolako hezitzaileekin; edo eta haurren arteko elkar-kidetza sustatzea.Hau guztia egongo beharko lirateke eskola guztietan.Beti ere eskolako haur bakoitzaren erritmoa eta garapena errespetatuz.