jueves, 3 de marzo de 2016

hazteko Haur eskola eta didaktika bat BIDEOA

Bideo honetan, Arrasateko Arizmendi ikastolako metodologia didaktikoa  azaltzen digute. Bideoan zenbait guraso, haur eta irakasle agertzten dira eskolako metodologiaren nondik norakoak azaltzen.

Lehengo eta behin , psikologiarekin zer ikusia duten arloak azaltzen dira.Psikologiaren bitartez, haurren ezugarriak eta eguneroko bizitzaren gertakizunen berri ematen digu.Horretrako psikologia empirikoaz baliatzen dira.

Bestalde, Arizmendiko ikastolan, gurasoen eta haurren elkar-kidetza sustatzen dute. Familiek laguntza behar dutelako; ez daudelako guztiz orientatuta, horretarako ikastolak lagundu behar dute.Horretarako , guraso eskolak sortu zituzten.Guraso eskolen bitartez, hezitzaileekin elkar lanegiten dute; haurrak lagundu ahal izateko.Irakasleak , gurasoei haurren berri emango die eta horrez gain, gurasoek egokitzapen aldian parte hartzeko aukera izango dute.

Eskola honetan dauden haurrak, miatxeko prest daudela antzematen da.Horretarako txokoak erabiltzen dituzte. Haur bakoitza erritmo desberdina dutenez , bakoitza nahi duten txokora joango  dira (txandak errespetatuz).Txokoen helburua hurrengoa da ; ikasten jolasteko  edo eta jolasten ikasteko.Bideoan hurrengo txokoak agertzen dira:
  • MAHAI TXOKOA(puzzleak, marrazketa librea,nor da nor...).
  • TXOKOSINBOLIKOA: haurrei asko gustatzen zaie.(medikuetara,aita-ama...).
  • DENDA TXOKOA : haurrek benetako bizikidetzak kopiatu edo imitatzen dituzten heinean , matematikak ikasten ari dira.
  • ERAIKUNTZA TXOKOA: errealitatezko bizipenak plasmatu egiten dituzte.
  • ORDENAGAILU TXOKOA: matematikak, atzerriko hikuntza etab ikasten dute.
  • ESPERIMENTAZIO TXOKOA: haurrekmotrizitate fina lantzen dute.(urarekin jolastu, esperimentazio kaxak...)

Bideoan  irakasle-ikasleen arteko harremana nolakoa den  askotan agertzen da.Irakasleentzat oinarrizkoa da , eskolako haurrekin harreman on bat edukitzea; horretarako , haurren interesetik baliatuz etabai irakaslearen interesetatik baliatuz egiten da , beti ere , haurraren erritmoa errespetatzen denean.

Nire ustez , Arrasateko eskola honetako haur , guraso zein hezitzaileek azaltzen dutena , Euskal Herriko Haur eskola guztietan egon beharko lukete. Hala nola haurrei gai bat proposatzea eta haien interesetatik abiatuta jarduera hori martxa hartzea, edo gurasoen elkar-lana eskolako hezitzaileekin; edo eta haurren arteko elkar-kidetza sustatzea.Hau guztia egongo beharko lirateke eskola guztietan.Beti ere eskolako haur bakoitzaren erritmoa eta garapena errespetatuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario