martes, 2 de febrero de 2016

TONUCCI


Kaixo!

Klasean Tonucciren dokumental bat ikusi dut. Bertan Hezkuntza-sistemako zenbait gai azaldu ditu.Didaktikaren ikuspuntutik oinarritu naiz eta Haur Hezkuntzarako  , nire ustez beharrezkoak izan behar liratekeen unitate didaktikoak , bideo edo dokumental honetan agertu egin da.

Tonucci  italiako , Fano herrian jaio zen. 1966an Roman   ikasketak amaitu zituen eta 1991an " la ciudad de los niños" obra sortu zuen.2001tik aurrera Romako umeen hiria proiektua sortu zuen. Italiar honentzat , hezkuntza-sistemako aldaketak , ministerioetatik sortu beharrean , haurrak zein irakasleei laguntza eskaintzea datza.
Tonucciren esanetan , jaiotzerakoan oso txikiak gara eta ez dugu inolako jakintzarik, baina zentzuen garatuz joango diren heinean , haurraren jakinduria handituz joango da.

Fanoko gizona , hainbat eremu desberdindu egiten ditu. Hala nola marrazki  librea,zailtasunak eta arazoak , garapen mentala...

Nire ustez, oso interesgarria iruditu zait marrazkien gaia. Bi teknika desberdintzen ditu. Hau da , irakasleak agindu egiten duenean  irudiren bat edo eta fitxa bat betetzeko eta beste eredua , marrazketa librea da.


Tonucciren ustez , marrazki librea , denbora galtze itzela da.Izan ere , jolas moduan hartzen dutelako.Orduan, haurraren irudikapena sustatzea da jarduera honen helburua , baina, haurrak lehen hasiera batean irakasleak agindutako fitxa zein irudiaren kontzeptua berriro errepikatuko du. Horregatik Tonuccik esaten du ,"denbora galtze bat da haurraren garapenerako".Tonuccik defendatzen du esperientzien bitarteko ikaskuntza , baina askotan zailtasunak gertatu egiten dira. Hala nola , irakasleak askotan oso zorrotzak edo beste metodologia jarraitzeagatik , haurren irudikapena zapaldu egiten dute eta horren ondorioz , haurrak margotzeari alde batera utzi egiten dute.


Marrazkien gaiaz gain , Tonuccik , 6 urteko haurren garapen mentalari buruzko informazioa ematen du bideoan . Gainera Italiako kasu edo adibide batzuk azaldu egiten ditu (ANALFABETO FUNTZIONALAK).


No hay comentarios:

Publicar un comentario